Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: P2Z

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Pello 2 Zabala]

Argitalpen-datuak: Karpeta informatikoa, hiru artxiborekin: "Gand2" (1996-12-03), "Gand3 (1996-11-27) eta "Gor-kan" (1999-11-20)

Iturriaren urtea: 1985-1988~

Testu-kopurua: 31 + 16 + 12

Dokumentu mota: Digitalizatua

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Hiru artxibo informatiko dira, Microsoft Word programan Pello Zabalak grabatuak, Gandiagaren idatzi literarioak jasoz: 1. "Gand2": 1996ko abenduaren 3an sortua;12 orrialde ditu (12.200 karaktere). 2. "Gand3": 1996ko azaroaren 27an sortua; 12. or. (10.500 karaktere). 3. "Gor-kan": 1999ko azaroaren 20an sortua; 8 orrialde (6.064 karaktere). Hiru artxiboak inprimatuta daude eta "Pello 2 Zabala" izeneko karpeta eraztundunean bateratu eta jasota.

Edukia: "Gand2": 31 olerki. Gehienetan ez da ageri olerkiaren datarik; daukatenak 1985, 1986, 1988 urtetakoak dira. "Gand3": 16 olerki. Artxiboa hain beranduko izan arren, data daukaten olerkiak 1985 eta 1986koak dira. "Gor-kan": 12 olerki. Artxiboa hain berria izan arren, bertako olerkiak askoz lehenagokoak dira: gehienak, 1985ekoak; bat dago 1986koa. Hiru artxibo hauetako olerki gehienak bestelako iturri paperezkotan ere baditugu; horiek erabili baitzituen Pello Zabalak testuak grabatzeko.

Gaiak: Askotariko gaiak daude erabilita olerkiotan: Erlijiozkoak gehienbat.

Datazioa: Goiko datuak denak kontuan izanik, hirurteko epe zabala jarri diegu datatzat Pellok berak datarik jarri ez zien olerkiei: 1985-1988.

Bestelako oharrak: Pello Zabalari utzi ohi zion hainbat olerki Gandiagak; eta horrek digitalizatu egin zituen horietako asko. Bi artxibo digital jaso genituen harengandik Gandiagaren idatzien artxiborako: "Pello 1 Zabala" (P1Z) eta Pello 2 Zabala" (P2Z) deitu ditugu. Pello Zabalari utzi ohi zion hainbat olerki Gandiagak; eta horrek digitalizatu egiten zituen. Bi artxibo digital jaso genituen harengandik Gandiagaren idatzien artxiborako: ”Pello 1 Zabala” (P1Z) eta Pello 2 Zabala” (P2Z) deitu ditugu. Pello Zabalaren ordenagailutik hartuta, Gandiagaren hainbat testu erlijiozko baliatu zuten “Arantzura Igoera” ekitaldietan, AI02 (2002), AI05 (2005), AI09 (2009) eta beste horrelako koadernoetan ikus daitekeenez.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa