Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Hiru Gizon Bakarka. Eranskinak-1]
Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 27 orri
Iturriaren urtea: 1990~ (1969-1970)
Orrialde-kopurua: 27(94) orri
Testu-kopurua: 30
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: 3.1. Bilduma
Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G
Kanpo-deskripzioa: Folio tamainako karpeta marroia da. Bertan HGB liburuko edota libururako zen material idatzi ugari dago, Din-A-4 tamainako orritan, alde bakarrean daktilografiatua. Denetara 94 orri dira, hiru sortatan banatuta: HGB1E (27 orri), HGB2E (18 orri), HGB3E (49 orri).
Edukia: HGB1E karpetako lehen sorta da (Adurizek gainetik eskuz zuzenduta daude, batez ere euskara batuaren aldera). 30 olerki dira, HGB liburuan sartu gabeak, horietako zenbait gaztelaniazko itzulpen eta guzti (Gandiagak egindako itzulpena, AOB-O markatutakoetan). Karpetan eta HGB1E sortan dauzkagun olerkiak lehenagoko beste iturrietan ere badaude: Artxibo orokorrekoetan AOB-O eta AOB-K markatutakoak, hain zuzen ere. Horko olerki gehienak HGBN-n ere badaude.
Gaiak: Gai sozialak dira nagusi: Herria, euskara, etab.
Datazioa: HGB-2 edizioa 1991koa da. Horregatik 1990eko urtekotzat jo dugu. Baina horko olerkiak denak askoz lehenagokoak dira, 1969-70 ingurukoak (Ik. AOB-O, AOB-P eta AOB-R iturrien berri, dagozkien erregistroetan, datu-base honetan), horietakoen kopiak-edo direnez hemengo testuak.
Bestelako oharrak: Jose Antonio Adurizek zeukan karpeta hori, honako titulu honekin: "Hiru Gizon bakarka. Eranskinak". HGB liburuaren lehen edizioan material asko geratu zen kanpoan, besteak beste, zentsuraren –edo autozentsuraren?– arrazoiengatik. Horietako hainbat bildu zuten berriro, bigarren edizioan horietako zenbait behintzat sartzeko asmoz. Eta horiek zuzentzen saiatu zen Jose Antonio Aduriz, autorearekin batera, euskara batuan jartze aldera. Dena dela, azkenean ez zituen horiek HGB liburuaren bigarren edizioan sartu. Eta lehenengoa bezala atera zen, gehi Joxe Azurmendiren epilogoa.