Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ARAN

Autorea: Arantzazuko franziskotar anaiartea (jabea)

Lankideak: Bitoriano Gandiaga: lankidetza ugariak

Iturriaren izena: Arantzazu (Aránzazu) [aldizkaria]

Argitalpen-datuak: Arantzazuko Santutegiko hilabetekaria (1920-)

Iturriaren urtea: 1952-2000

Testu-kopurua: 100~

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.2.2. Aldizkaria

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Arantzazu –1987ko urrira arte Aránzazu– hilabetekaria 1920an sortu zuten. Santutegiaren eta Andre Mariaren debozioaren zabalkunde tresna izan nahirik, gai erlijiozkoak eta etikoak erabili ditu batez ere; baina kultur eta histori dibulgazioko gaiek ere leku zabala eduki izan dute bertan. Hasieratik bertatik izan du lekurik euskarak aldizkarian –salbu 1938-1945 bitartean debekatuta eduki zuenean–; hasierako urteetan batez ere euskarazko poesia eta bertsoek betetzen zuten leku hori; gerora ere leku adierazgarria eduki du euskal literaturak –poesiak eta bertsoak–, baina bestelako gaiak ere landu eta agertu izan ditu euskaraz. Hainbat urtetan "Euskal Atala" izeneko atal berezia eduki zuen. 1936an testuaren % 11 inguru zuen euskaraz; azken 25 urteotan, % 30 inguru.

Edukia: Bitoriano Gandiagak beste inolako aldizkaritan baino testu gehiago argitaratu zituen Arantzazu aldizkarian. Denetara, 100 inguru: horietatik 80 bat olerki, eta 20 bat prosazko testu. Olerkietan bat edo beste behin baino gehiagotan argitaratu zuen gainera. 1952an argitaratu zuen lehen olerkia aldizkarian, teologiako ikasle zelarik, "Gau t'egun" tituluduna. Batzuetan lehendik bere liburutan (Elorri, Hiru gizon bakarka, etab.etan) argitaraturikoak berrargitaratu zituen aldizkarian; baina gehienek lehen aldiz ikusi zuten argia Arantzazu aldizkarian. Prosazkoei dagokienez, elkarrizketaren batzuez gain (berak egindakoak nahiz berari egindakoak) eta kronika moduko bestelako batzuez gain, aipatzekoak dira bereziki 1966-1967 urteetan argitaratu zituen artikuluak, "Alaxe" izeneko titulu orokorraren pean, berorien literatur balioarengatik, besteak beste. 10 artikulu izan ziren, aski luzeak. Horietako bakoitzaren titulu berezia "eta" hitzarekin hasten zen beti ("Halaxe, eta..."?).

Gaiak: Gaiei dagokienez, erlijiozkoak ezezik, bestelako askotxo ere argitaratu zuen.

Datazioa: Aurrena, 1952; azkena, 2000. Bera hil ondoren ere argitaratu dute aldizkarian Gandiagaren orlerkirik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa