Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GRS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Gorazarre Frantziskotarrak Sorta] (Artxibokoa)

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen eta daktilografiatuen sorta, 40 orri

Iturriaren urtea: 1992-2000

Orrialde-kopurua: 40 orri

Testu-kopurua: 29

Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Tamaina eta forma ezberdinekoen sorta da: gehienak eskuz idatzita, baina batzuk daktilografiatuta. Bi sortatan daude banatuta: 1. GRS-n bakarrik dauden gorazarreak; b) GRS-n eta bestelakotan ere badaudenak.

Edukia: Denetara, 29 gorazarre: batzuk apunte hutsak dira, baina gehienak amaituak: horietako batzuk eskuzko eta makinazko kopiatan daude. Gandiagak ia ehun gorazarre idatzi zituen Frantziskotarren Orduen Liturgiarako: horiek gehienak GRK-n edota GRZ-n daude. GRS-n, berriz, jatorrizko testuak daude oro har. GRS-ko batzuk (15) hor bakarrik daude, eta ez dira GRK eta GRZ-ra pasa; besteak, ordea, (14) GRK eta GRZ-tan ere badaude, guztiz berdin edo zerbait aldatuta. San Joakin, Santa Anaren senarrarentzako gorazarrea AZK iturrian aurkitu dugu.

Gaiak: Gorazarre liturgikoak dira testuok.

Datazioa: Santa Klararen gorazarreak 1993rako, santaren jaiotzatiko VIII. mendeurrenerako, idatzi zituen. Besteak, denak edo gehien-gehienak ondorengo urteetan. 8 bat urte eman zituen nonbait gorazarre liturgiko horiek lantzen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa