Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Gaxondoa / Convalecencia
Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 20+20 orri
Iturriaren urtea: 1996
Orrialde-kopurua: 40 orri
Testu-kopurua: 40
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: 3..4.1. Sorta
Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G
Kanpo-deskripzioa: Paper solteen sorta: 20 x 17 cm-ko tamaina dute orriek. Izatez, biko sorta da, bakoitza 20 orrialdekoa, baina batean hartzek; makinaz daude txukun idatzita testuak, alde bakarretik. Orrialde banatan hasten dira horiek.
Edukia: Lehen atalean, "Gaxondoa" izenekoan, 18 olerki daude euskaraz idatzita; bigarrenean, "Convalecencia" izenekoan, horien gaztelaniazko itzulpenak daude, zalantzarik gabe, autoreak berak eginak.
Gaiak: Gaiaren aldetik sorta monografikoa da, tituluak berak adierazten duenez.
Datazioa: Sortako 15. olerkiak, "Urteetan bai" hasten denak, 1995ean idatzita dagoela adierazten du argi; 16.ak, zehazkiago, ekaina dela dio. Zurgai aldizkarian uztaileko alean atera zituztenez olerki hauek, argi dago, beranduenik aurreko urtean idatzi zituela Gandiagak. Beraz, 15. olerkia bezala, beste denak ere 1995ekoak direla uste izatekoa da.
Bestelako oharrak: Badirudi, Zurgai aldizkarira bidalitako originala dela sorta hau, zeren eta poema horiek denak aldizkariak argitaratu baitzituen, itzulpen eta guzti (1996ko uztaileko zenbakian). Horietako bat edo beste Denbora (DMB) izeneko liburuxkan argitaratu zituzten; gainera Bizitza itxaropen delako (BIG) liburuan ere sartu zituzten horietako asko.