Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ABS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdetzailea)

Lankideak: Artetxe, Anastasia: kontalaria

Iturriaren izena: [Amarekin baserriaz eta Sanjoanez]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabatutako kasetea: 1, e.g. (Arratzu)

Iturriaren urtea: 1980 (?)

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatuta.

Edukia: A aldea: Amarekin ari da: Bitorianok galdetu eta amak erantzun (alaba sartzen da tartean batzuetan, laguntzeko edo, ama gor xamarra dago eta). Solasgaiak: Ortuarien garaia: Babak, ilarrak, porruak; lihoa (ez du ezagutu amak); garia ebaki eta jotzea; artoa eta horren erabilera; labartoa...; landetako belarrak; ira; fruta-arbolak; mahastia; sutarako egurra; Gabonetako sua; etxeko animalien ardura (gizonezkoen eta emakumezkoen arteko banaketa); erlea; txerriaren hilketa; Sanjoanak Arratzun... B aldea: 1. Amarekin eta arrebarekin jarraitzen du Bitorianok, bere galdeketa egiten. Solasgaiak: Sanjoanak: Erretura, Sanjoan sorta, Sanjoan ura... 2. Amarena amaitutzat-edo emanda, bi gizon sartzen dira, eta horiekin jarraitzen du Sanjoanari buruz hizketan: Sanjoan sua, Sanjoan sorta eta horren erabilera gero... 3. Hirugarren partea dator, beste lagun batzuekin (amakumeren bat tartean), eta Sanjoanari buruz jarraitzen dute –dirudienez, Larrabetzun ari dira hizketan–, San Joanen ermitak...

Gaiak: Nekazaritzako lanak eta produktuak; animalien ardura baserrian; baserriko ohiturak: txerri-hilketa, Gabonak, Sanjoanak...

Datazioa: Gandiagaren ama 1981eko urtarrilaren 5ean hil zen –bi hilabete doi-doi lehenago senarra hila zen, 1980ko azaroaren 5ean; hori baino bost urte gazteagoa zen emakumea–. Ama hori aski gortuta dago. Sanjoanetan egina denez elkarrizketa, aita ere bizi zen artean, baina ez du solasean parte hartzen. 1980ko ekainekoa-edo lehenagokoa izan behar du grabaketak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa