Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdegilea)
Lankideak: Pedro (Arrikurtzekoa) eta ama: solastariak / Bitoriano Gandiaga: grabatzailea
Iturriaren izena: Arrikurtzeko Pedro eta amarekin elkarrizketan-4]
Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, a.g., 1999-2000 [Arantzazu]
Iturriaren urtea: 2000 (?)
Dokumentu mota: Grabatua
Sailkapena-1: Kasetea
Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas
Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatua: Elkarrizketa.
Edukia: Honako gaiak jasotzen ditu jarraian elkarrizketak: 1. Sanjoanak: sua, Sanjoan-sorta (edo sendorra). 1'. Lehen komunioa Arantzazun. 2. San Bernardoak (Arabako Barrian). 3. Aizkorriko Santokristoa: San Migel egunez, argizaria gerriari lotuta eraman eta han piztea... Errosario ondoko igandean Urbiara, gazteak. 4. Arantzazuko Andre Mariaren eguna. 5. Auzoko jolasak: "Txirikilletan" garizuman, Koroazio kaperaren inguruan. 6. Auzokoek fraideei bildotsa eramatea, eta Gorpuzti eguneko bazkaria. 7. Ida fraideei eramatea, eta ondorengo Santu Guztien eguneko bazkaria. 8. Jarijoteko lana eta festa. 9. Txarri-hilketa eta -afaria. 1' puntuaren ondoren digresio luzea dator: Pedro eta Milagrosek berriki izandako kotxeko istripuaz.
Gaiak: Arantzazu auzoan ospatzen dituzten jai eta bestelako ospakizunak.
Datazioa: Joseba Intxaustik Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean libururako Arantzazu auzoari buruzko lankidetza eskatu zion Gandiagari. Badirudi horretarako bildu zuela informazioa; baina azkenean ez zuen artikulua lantzerik izan. Beraz, 1999 edo 2000. urtekotzat jo dezakegu.u.
Bestelako oharrak: Lau kasete bete zituen Gandiagak Arrikurtzeko Pedro eta amarekin elkarrizketan; eta gehiago ez zuen bete, kasete gehiagorik ez zuelako.