Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: OZO

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Zazpi Olerki (Olerti-koak)

Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen sorta, 3 orri

Iturriaren urtea: 1956 (1960~)

Orrialde-kopurua: 3 orri

Testu-kopurua: 7

Dokumentu mota: Daktilografia

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako hiru orri dira, alde bakarretik makinaz idatzita, hasierako honako titulu honekin: "Zazpi olerki". Zenbakituta daude zazpi olerkiak eta bata bestearen jarraian idatzita.

Edukia: Zazpi olerkiok Olerti sortak argitaratu zituen 1961eko III-IV (Urrilla-Lotazilla /Urria-Abendua) zenbakian –zenbaki horretan argitaratutakoak bakarrik daude, eta argitaraturiko zazpiak daude–. Gero Elorri liburuak argitaratu zituen denak berriro.

Gaiak: Izadia da bildumako olerki gehienon gaia.

Datazioa: Badirudi, "Zazpi Olerki" sorta hau Olerti-n argitaratu ondoren egina dagoela, azkenean Olerti-ren erreferentzia bibliografikoa baitakar; baina Elorri argitaratu baino lehenago, bestela liburu horren erreferentzia bibliografikoa jarriko zuelako seguruenik, eta ez Olerti-rena. Gainera Olerti-n argitaratutakoa eta kopia honetakoa berdin-berdin daude; eta gero Elorri-n sartuko duen aldaeraren bat edo beste jaso gabe daude bi kopia horietan. Bestalde, horko denak ELRL-n ere badaude (1956 aurretikotzat jo duguna). Horregatik, OZO sorta 1960kotzat jotzen badugu ere, hemengo olerkiak 1956ko edo lehenagokoak dira.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa