Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: LXK

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Lelo xamurrak

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua (Euskaltzaindiko Azkue Liburutegian dago), Bilbo, 86 orri

Iturriaren urtea: 1959

Orrialde-kopurua: 86 orri

Testu-kopurua: 47

Dokumentu mota: Daktilografiatua-Digitalizatua.pdf

Sailkapena-1: Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: DinA-5 formatuko paper sorta da, 86 orri; paperezko azala; grapaz josia. Gandiagaren artxiboan horren scaner-kopia fotografikoa dago, Acrobat programan (CDan). Azala margotuta dauka jatorrizko paperezko kopiak, kolore ezberdineko bost hostorekin: Morea, gorria, argia, urdina, orlegia. Poema sortaren bost kapituluak adierazten dituzte hostook. Izan ere, bost atal ditu bildumak; bost ataletako bakoitza Loramendiren testu batez abiatzen da.

Edukia: 47 olerki dira, bost ataletan banatuta: 1. Moreak (14 olerki) - 2. Argiak (5 olerki) - 3. Gorriak (11 olerki) - 4. Urdinak (8 olerki) - 5. Orlegiak (8 olerki). Gainera sarrera moduan-edo, Gandiagaren beste olerki bat dakar hasieran. Bilduma honetako 5 olerki izan ezik, beste denak ELR-n argitaratuta daude. Bi ELRN iturrian bakarrik daude, eta hiru ELRL iturrian daude bakarrik.

Datazioa: Zalantzarik gabe, Loramendiren omenezko olerki-saria egin zutenekoa. Dena dela, bilduma honetako olerkiak denak ELRL iturrian ere badaude. Bildumaren datari dagokionez, ELRL-en eta ELR-en tartekoa da. Sarritan jaso ditu ELRL-ko makinazko testuaren gain eskuz egindako aldaketak; baina batzuetan ELR-ko testuaren antzekoagoa da ELRL-koarena baino.

Bestelako oharrak: "Loramendi" Fr. Joaquín Bedoñakoaren gorazarrez Euskaltzaindiak antolatutako literatura-sariketan aurkezturiko olerki-bilduma da (1959). Poesiako lehen saria Gabriel Arestik irabazi zuen; bigarrena Gandiagak (Ik. Euskera IV, 1959, 245. or.). "Aize-arioz" ikur-izenez bidali zuen nonbait bere poema. Egino ta Trecu, Santanderko gotzain azkoitiarrari eskainita dago olerki bilduma (12. or.). Azkue bibliotekak grabaturiko "Hiru gizon bakarka / Lelo xamurrak / Lilluraz eta nekez" (HLL) CDan dago LXK grabaturik beste biekin batera, Gandiaga artxiboan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa