Autorea: Gadiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Aurreneko testuak]
Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 8 orri
Iturriaren urtea: 1968
Orrialde-kopurua: 8 orri
Testu-kopurua: 9
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: Sorta
Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G
Kanpo-deskripzioa: 190 x 147 mm-ko orriak dira (8), denak berdintsu daktilografiatuta; autoreak eraturiko sorta da, denak batean -badirudi bat falta dela- Olerti aldizkarira bidaltzeko, sorta bezala
Edukia: 9 olerki. Denak batean argitaratu zituen Olerti-k 1969ko I-II zenbakian (13-21 orrialdeetan). 10 dira han argitaraturikoak, eta gure sorta honetan bat falta da: "Pentsatzen" hasten dena. Horien beste bilduma askotan aurki daitezke, zerbait aldatuta: Ia denak daude HGBN, HGBA eta HGBS; bat edo beste HGB·En ere bai. Horiek baino lehenagokoa da AUR-eko bertsioa; horregatik jarri diogu AUR izena = Aurrenak, alegia . Gero denak daude BAG bilduman, Olerti-tik eta han argitaratu moduan jasota. Baina horietako bat ere ez dago inon argitaratu, Olerti sortan izan ezik.
Gaiak: Euskara eta Euskal Herria dira sortako olerkien gai nagusi eta erabiliena.
Datazioa: 1969ko lehen seihilabetekoan argitaratu zituzten denak Olerti-n; horregatik urte horren hasieran edo aurreko urtean bidalitakoak izan daitezke. Dena dela beranduenik ere 1968kotzat jotzekoak dira. Hain zuzen ere, 1968ko udazkenean izan zen Euskara Batuaren lehen biltzarra Arantzazun; baina aurretik ere euskara baturako bidetik hainbat idazle bazebilen. Sorta honetako testuek euskara baturako joera ageri dute, baina arau finkaturik eta sistematikorik gabeko garai hura nabari dute: dut, dugu (baina "degulako"), den (baina"dala"), dagoen, baina bezela, gera, an, artan, erri, ibilli, euskera. min eta bein (baina "mingaiñetan").