Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GRK

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Frantziskotarren Orduen Liturgia Berezia. Gorazarreak

Argitalpen-datuak: Orri-sorta inprimatua (digitala), 72 or.

Iturriaren urtea: 1992-1999~

Orrialde-kopurua: 72

Testu-kopurua: 62

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: 3.1. Liburugaia

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: DinA-4 tamainako koadernoa da. Azal urdina, eta plastikozko babesarekin josia. Alde bietatik dago idatzita, inprimaketa digitalean. Orrialdeak zenbakituta daude.

Edukia: Bitoriano Gandiagak idatzitako gorazarreak daude bilduta, Arantzazuko Frantziskotar Probintziakoek beren Orduen Liturgia berezian erabiltzekoak. Frantziskotarren Orduen Liturgiaren liburuaren osagarria izan nahi du. Santu izendunen nahiz santu-sailen eta jai bereziren batzuen gorazarreak daude bertan. Denetara 70 inguru. Horietako 8 kanta ez dira Gandiagarenak: Arantzazuko Andre Mariaren 5 kanta, San Antonioren 2; eta San Martin Igokundekoaren 1.

Gaiak: Gorazarre erlijiozkoak dira denak.

Datazioa: Olerki hauek urte batekoak baino gehiagokoak dira. Santa Klararenak 1992an idatzi zituen seguruenik, haren jaiotzako VIII. mendeurrenerako (1993). 1994ko otsailaren 14ko bere egunkarian honela dio: "Ordenako santuen omenezko beste goratzarre bat lantzen eman dut goiza eta arratsaldearen zati on bat ere bai". 1998ko abuztuaren lehen egunetan Jakin anaiartearen etxean zen Donostian, eta bertako lagunekin batera saiatu zen Gandiaga, lantzen ari zen gorazarreak irakurri eta orrazten. Beraz, 1992-1999 tarteko urteetakotzat jo ditugu hemengo testuak, argibide zehatzagorik ezean.

Bestelako oharrak: Koaderno hau ordenagailuko dokumentua da jatorriz: dokumentu horixe da, inprimatua. Koaderno honetako denak daude J. L. Zurutuzaren ordenagailuko "Gorazarreak-Zurutuza" dokumentuan (2004-04-24eko datan modifikatuan) –iturri horren sigla, GRZ–; baina besterik ere badago horretan: 22 gehiago. Bestalde, GRK-ko testuetako hainbat Gandiagaren artxiboko orri soltetan ere badaude (AOB), baina ez denak. Gandiagak lasai hartu zuen sorta honetako testuak idazteko lana (zazpi-zortzi urtetakoa): santu bakoitzaren bizitza aztertzen saiatu zen, gorazarrea idatzi aurretik. Beraz, ahalegin handiko obratzat jo daiteke gorazarreona.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa