Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: UBMG

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Uda Batez Madrilen: Argitaragabeak

Argitalpen-datuak: Eskuzko eta daktilografiaturiko sorta, 30 orri

Iturriaren urtea: 1974-75

Orrialde-kopurua: 30 orri

Testu-kopurua: 30

Dokumentu mota: Eskuz/Makinaz

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Karpeta azalduna, folio tamaikoa, plastikozko 20 azalekoa. Ia azal guztiak daude eskuzko nahiz daktilogafiaturiko paperez beteta. Normalean biņa paper dago azal bakoitzean, orria bi aldetatik idatzia ez dagoenean behintzat. Alfabetozko ordenan daude artxibatuta testuak.

Edukia: Uda batez Madrilen (UBM) libururako-edo material askotxo idatzi zuen Gandiagak, gero liburuan argitaragabe geratu zena. Paper eta testu solteak dira hemengoak; berak ez zituen sorta gisa eratuta utzi horrelako idatziak; geure aldetik bildu ditugu sorta moduan.

Gaiak: Denetariko gaiak daude erabilita, baina oro har UBM liburukoen kidekoak dira.

Datazioa: 1974ko uda eman zuen Madrilen, eta orduan idatzi zituen Uda Batez Madrilen libururako olerki gehienak edo horietarako apunteak. Uste izatekoa da, 1974an edo 1975ean idatzi zituela olerki horiek denak. Geure aldetik, 1975eko data eman diegu, bestelako indikaziorik ez daukatenei.

Lekukotasunak: "Honela dio Uda batez Madrilen liburuaren sarrera gisakoan (4.or.): "Badut oraindik zabaldu ere egin ez dudan karpetarik. Gaiak garraiatzerakoan ipurterre kutiziatsu banaiz, jasoa aurkezteko eta jasotakoz ondutakoa mahairatzeko ez dut izan ohi larririk". UBMG sortakoez ari da nonbait hor.

Bestelako oharrak: Testuok normalean argitaratu gabe zeuden beste inon ere, autorea bizi zelarik, eta autorearen zuzenketa askorekin ageri dira, eskuz eginak, bai jatorrizko eskuzkoaren gainean, bai makinazko kopiaren gainean. Agian besteren batzuk ere sar zitezkeen sorta honetan, AOB testu-gorputz orokorrean joan direnetatik. Baina UBM libururako-edo idatzitako material argitaratu gabeak nolabait batera edukitzearren osatu dugu sorta. Dena dela, AOB testu-gorputz orokorrean ere badaude testu-sorta honetan sartutakoren batzuk: beti ere erregistro erreferentzia bakarrarekin, jakina.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa