Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: 4KO

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Koadernoa-4. Liebanako ikastaroak. Kronika, Egunkaria eta poemak]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 1987, 64 or.

Iturriaren urtea: 1987

Orrialde-kopurua: 51 (64)

Testu-kopurua: 22

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa

Sailkapena-2: 3.3. Koadernoa-G

Kanpo-deskripzioa:
I. Eskola-koadernoa (21,5 x 15,5).
II. Barruko orrialdeak lerrodunak dira. Azken 13 orrialdeak izan ezik, beste denak idatzita daude, eskuz: lehen 4 orrialdeak hitz lauz, eta beste denak bertsotan. Koadernoko orrialdeak zenbakitu egin ditugu geure aldetik, erreferentziak errazteko.

Edukia:
Egunkari pertsonalaren moduan hasita (4 orrialde), berehala kronika modukoa izatera aldatzen da koadernoa. Izan ere, lehen hiru egunetako egunkaria hitz lauz bete ondoren, laugarren egunean ikastaroaren kronika modukoa egitera aldatu zen, bertsotan, seguruenik beste lagunek eskatuta; ikastaroko martxarekin batera, ikaskideen goraberak ere kantatzen ditu bere bertsoetan.
Bertso horiek gero Cantabria Franciscana (CFR, gure siglaz) izeneko frantziskotarren barne-aldizkariak argitaratu zituen.

Gaiak:
Koaderno honetako bertso-sortetako batzuk lagun fraideei buruzkoak dira; autorearen gai biografikoak ere badaude; bestelako gai erabilienak: Bizitza, artea, izadia. Otoitzik ere badago.

Datazioa:
1987an egin zuen Gandiagak hezkuntza iraunkorreko ikastaroa Liebanako Santo Toribion. Ordukoak dira testuok.

Bestelako oharrak:
Lau eskola-koaderno utzi dizkigu erdi-idatzita Gandiagak. Horiek zenbakitu egin ditugu erreferentziak errazteko: Koadernoa-1, Koadernoa-2, Koadernoa-3 eta Koadernoa-4. Koadernoa-4 (4KO, siglaz) horietakoa da, beraz.
Arantzazuko Frantziskotar Probintziako fraideek hezkuntza iraunkorreko ikastaroak antolatu zituzten Liebanako Santo Toribio izeneko Gurutze Santuaren santutegian. Beste hainbat fraiderekin batera Bitoriano Gandiaga ere hara joan zen. Arantzazutik Liebanarako bidean irten ziren egunetik hasten du bere egunkaria.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa