Autoreak aurrenik jatorrizko testua idatzi zueneko urtea edo data eman dugu: 1. Testuak berak data dakarrenean horixe besterik ez dugu eman (batzutan hilabetea eta eguna eta guzti). 2. Testuak datarik ez dakarrenean, bi bide daude hori nolabait ezagutzeko: a) Testuaren Iturriaren data ezagutzea (gehienetan ez da zehatz-zehatza, gutxi gorabeherakoa baizik edota zenbait urteren tartekoa); horrelakoetan urtearen zifraren atzean ‘-it’ seinalatu dugu (1986-it); b) Testu kritikatik edo testuinguru historikotik ateratzea (gehienetan ez da guztiz zehatza izango); horrelakoetan urtearen zifraren atzean (ik.) seinalea jarri dugu, eta Ingurune-oharren eremuan azaldu dugu nondik atera dugun testuaren data. 3. Dokumentuaren urtea (zehatza nahiz hurbilekoa) inola ere jakiterik ez dagoenean, hutsik utzi dugu eremua.