Testua jasota dagoen iturri nagusia dago jarrita –kodeen bitartez eman dugu iturria (ik. Iturrien DBa); nagusitzat zein iturri hartu erabakitzeko honelako irizpideak erabili ditugu: a) Autorea bizi zen bitartean libururen batean argitaratu izana; b) Autorea bizi zen bitartean aldizkari edo bestelako euskarriren batean argitaratu izana: c) Autorea hil arte argitaratu gabeko testuetan ez dugu iturrien arteko kategoriarik jarri; eta horietako bat aukeratu dugu nagusitzat, horko testua zuzenean jasoz, eta beste iturrietako aldaerak modu ezberdinez adieraziz.