Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ni Orbelaunen jaio nintzen.

Amaiera: Arantzazuren artean dago

Iturri nagusia: OAR, II. Sarrera: 1. Zirriborroa, 10 or. + II. Sarrera: 2. Erredakzioa, 6. or.

Beste iturria(k): AOB: 7 (eskuzkoa) + DAS: 6 (kaligrafikoa)

Idazte-urtea: 1981-1982-it (OAR)

Argitarapen-urtea: 2004 (Adio)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Autorea/Obra

Azpi-gaia: Obra: 8 kapituluak

Dokumentu mota: Esk + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Prosa

Hiztegia:
* albandorratz = orratz handia (koltxoiak-eta jostekoa)
* etarte = atarte, atari
* urkuldu = aletu
* ezti-abau = abaraska
* eria = feria
* truxu = zaparrada
* inestasi = txingor
* abiau (= abiatu) = sumatu
* ostera = ibilaldi
* eberdiosteko (= eguerdiosteko) = siesta, biao
* itxiraiten = itxaroten

Testu-oharrak:
Idatzi hau lau bertsiotan iritsi zaigu: (A), lehen zirriborroa (OAR, II. Sarrera: 1. Zirriborroa; eskuz, 10 or., DIN-A5); (B) lehen idazkuntza garbian (AOB, eskuz, 7 or., DIN-A4); (C), makinazko kopia (OAR, kalkozko kopia eta guzti, 6 or., DIN-A4: II. Sarrera: 2. Erredakzioa); (D), eskuzko kopia “kaligrafikoa” (DAS, 6 or., folio).
(A) zirriborroaren gain oharren batzuk daude, gorriz idatziak; baita testu-zuenketaren batzuk ere, gero Gandiagak testua garbian idaztean onartu zituenak. (B), (C) eta (D) bertsioetako testuak berdinak dira funtsean. (B) kopian arkatzezko zuzenketaren batzuk daude sartuta, baina jatorrizko formak ezabatu gabe; (C) kopia makinazkoan (B) kopiako arkatzezko zuzenketa sartu gabe daude; baina makinazkoaren gain bestelako zuzenketaren batzuk daude eginda; (D) kopia "kaligrafikoa" (B) kopiatik eginda da, eta horko zuzenketak jasota: ez dago osorik (amaitu gabe utzi zuen eta azken zatia falta da).
Garbi dago testu hau bere OAR liburugaiaren sarreratzat idatzi zuela, hasieran berak idatzitako lerroetan erakusten duenez: "Idazti hau ez duzu liburu. Bilduma duzu altuenik. Apunte batzuen, poesia izan zitezkeen eta hainbat bozetoren zenbait hospakuntzarako idatzi izan ditudan bertsuen ziriborro-bilduma."
Hemen (A) zirriborroa jaso dugu aurrenik. Ondoren (B) kopia jaso dugu, gaineko zuzenketa eta guzti (eta jatorrizko aldaera ezabatu gabeak kortxeteen artean eman ditugu); gainera (C) bertsioko aldaerak ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu. "Ospatu" hitza eta eratorriak "h"-rik gabe idatzi ditugu, nahiz eta letra horrekin idatzita egon (B) kopian; (B) kopiako makinazkoan ere bai, baina eskuz ezabatuta dago letra; (D) kopian "h"-rik gabe dago idatzita.
(1) Zirriborroko tituluak eta zati-banaketak J. Azurmendik iradoki zizkion.
(2) Honako ohar hau idatzi zion hemen Azurmendik: "ni neu umetan teatroa eginda nago: kontatu!". Gero (B) idazkuntzan horretaz mintzatuko da, mintzatu ere.
(3) Puntu honetarako zenbait ideia idatzi zion J. Azurmendik, modu eskematikoan eta lana idazteko iradokizuntzat, aparteko paper batean:
"- Abertzaletasunaren hasiera: argazkiak atera, - sekulako mantoriak.
- Apaizak, baserrietako gauzak bildu. Ez dakit nora joango ziren. Apaiz horrek gurutzeak eta egiten: niretzat normala apaizak sotana gabe ikustea.
- Gazteak, beste nonbaiteko festak zirenetan, ez ziren bakarka joaten, taldean eta musikaz baino. Kanta asko gomutetan. Behin egin zidaten inkisizioa: "oraingo neskatillak pantorrila beltzak".
(4) Hemen iradokizun hauxe idatzi zion J. Azurmendik: "Botuaren anekdota! Astelehenetan derrigor Gernikako feriara joan behar izaten eban". Ondorengo erredakzioan aintzat hartu zuen Gandiagak iradokizun hori.
(5) Lerro hau J. Azurmendik iradoki zion.
(6) Paragrafo honen azpian "Aita Gandiagaren hau da historia" dago idatzita; Gandiagak berak bere bizitzari buruz idatzitako bertsoak dira, horrela hasten direnak (1976). Puntu honetan bertso haietako ideiak jasotzea iradoki nahi du agian, edo bertso haiek osorik hemen gaineratzea.
(7) Idatziaren sarreratzat dakar testuak: "Idazti hau ez duzu liburu. Bilduma duzu altuenean. Apunte batzuen, poesia izan zitezkeen hainbat bozetoren eta zenbait hospakuntzatarako idatzi izan ditudan bertsoen zirriborro bilduma."
(8) (B) kopian "hospakizun" dago idatzita, baina (C) kopian zuzenduta dago, eta "h" gabe dago (D) kopian ere.
(9) "hauzokoak" dago (B) kopian eta (D) kopian ere bai; (C) kopian eskuz dago kenduta "h" letra.
(10) (C) kopian "mazolo beldurgarri haiek" osatu zuen eskuz.
(11) Horrelaxe dago (B) eta (C) kopietan. (D) kopian "lehenengo" idatzi zuen.
(12) Honaino bakarrik dago (D) kopia "kaligrafikoa".
(13) Azken esaldi hau ez dago (C) kopian; (B) kopian geroago gaineratuta dago.
(14) Kortxeteen artekoa (C) kopian dago; baina (B) kopian ezabatu egin zuen.
(15) (C) kopian "ezkaratzera" zuzendu zuen eskuz.

Ingurune-oharrak:
[I] Gandiagak antzeko testu "autobiografikorik" edo mutikotako oroitzapen-idatzirik ere utzi zuen: Ik., adibidez, "Egin-nahi baino", "Orbelaunen, lehenengo gomuta", "Zahartu egin da bat", "Nik neure burua kokatu" hasten direnak, eta batez ere "Izendatu didazuen gaia" (Hegats 4, 1991, 207-217).
[II] Olerki bat du gaueko soinu horri buruz: "Tzi-tzi" hasten dena.
[III] 1980ko azaroan hil zen Bitorianoren aita.
[IV] Bitoriano Gandiagak hitzaldia eman zuen 1974an Euskaltzaindiaren aurrean Arantzazuko erromantzeen bildumako zenbait kantari buruz, gero Euskera aldizkarian argitaratua: “Hiru erromantze eta gorazarre bat”, in Euskera, XX (1975), 301-315 or. 206. or.ko oin-oharrean honela dio: “Gure aitak bertsoak kantatu egiten zituen, doinu jakinik baldin bazuten harez, eta ez baldin bazuten, sortu alakoaren gainean irakurriz.”
[V] Anjelita eta Julian Soraluzekoak: Bitorianoren oso adiskideak, eta baita familiarenak ere.

Iruzkina:
“Idazti hau ez duzu liburu. Bilduma duzu altuenik. Apunte batzuen poesia izan zitezkeen eta hainbat bozetoren zenbait hospakuntzarako idatzi izan ditudan bertsuen ziriborro-bilduma.” (Bitoriano Gandiaga, “Ni Orbelaunen jaio nintzen” idatziaren buruan).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa