Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Txorien erromeria?

Amaiera: Arantzazun, gaur, bat-baten.

Iturri nagusia: ELR-1, 61-62. or. (ELR-2, 37. zenb., 70-71 or.)

Beste iturria(k): ELRL, 84-85 + ELRP, 29-30 or. (gaztelania)

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Izadia

Azpi-gaia: Izadia: hegaztiak

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Hiztegia:
* ixin (osin) = erroitza, amildegia (ik. ELR-2, 267. or.).
* iruntz = ihintza (ik. ELR-2, 267. or.).
* elai = enara (ik. ELR-2, 266. or.).
* inguma = tximeleta
* mintoi = mindegia (ik. ELR-2, 268. or.).

Testu-oharrak:
Olerki hau ia berdina da ELRL-n eta ELR-n, funtsean; baina badaude aldaerak. ELRL-n dauden aldaeretako batzuk kortxeteen artean adierazi ditugu; beste batzuen berri ohar zenbakituen bitartez eman dugu.
(1) ELRL-ko makinazko kopian honetara dago lerro hau: "Bedar eta orri-erlus gozoan". Ezabatuaren gain dago eskuz testu berria idatzita.
(2) Azken bi lerroak honetara daude ELRL-ko makinazkoan: "Oraintxe, tanpez, itxartuko da / mintoian azi pilloa".
(3) Ahapaldi honen azkenean eskuz idatzi zuen: "termina", olerkia hor amaitzeko adieraziz edo. Izan ere, ELRL-n beste ahapaldi hau dago, argitaratu gabe geratu zena:
"Inguru sendo andiok,
troka, komentu, torreok,
egun barriko zer gazte orrek
astindu gaitu guztiok."

Ingurune-oharrak:
Jesus Mari Sagarna musikariak bere “Hementxe, hemen dago nire kabia” kanta sortu zuen Gandiagaren hiru poemetako testuak lotuz: “Hementxe dago kabi epela” (5. ahapaldia), “Kantari jaso nintzan” (1. eta 2. ahapaldiak) eta “Txorien erromeria” (4. ahapaldiaren lehen lerroa). ADKL-n (285. or.) dago jasota Sagarnaren kanta.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa