Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Bitoriano Gandiagari

Amaiera: berau irten zait kolperen.

Titulua/Ezkaintza: Bitoriano gandiagari [L3G]

Iturri nagusia: DGA, 99-102 (DGAZ, 85-86)

Beste iturria(k): L3G, 28-29 + Z03, 90-91 + 95. or.

Idazte-urtea: 1983-10-07 (DGAZ)

Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Norbere Izaera

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania (bi bertso)

Itzultzailea: Zurgai

Doinua: Txirrita hil dela

Hiztegia:
* amorde = ama-orde
* jaukal = bikain
* mazal = atsegin, adeitsu
* ota = kota (hegaztiek lo egiteko makila, lurretik gora jarria)
* patari = (hegazti harrapakaria)

Testu-oharrak:
Bertso hauek hiru kopiatan ditugu: L3G koadernokoa; DGAZ testukoa; DGA-koa. Aurrena L3G koadernokoa da: "Bitoriano Gandiagari" du titulutzat horrek. Titulurik gabe, baina L3G testua kopiatu zuen berriro DGAZ makinazkoak: kopia honen gain prestatzen saiatu ziren inprimategirako testua, zuzenketa ortografikoren batzuk eginez (Jose Antonio Aduriz) eta ahapaldiren batzuk kentzea iradokiz, eta doinua ere iradokiz (Joxe Azurmendi) —badirudi bi lagun horien esku utzi zuela bertso hauen argitalpen berria prestatzea Gandiagak—. Dena dela, autoreak berak beste ahapaldi berri bat gaineratu zuen DGA-rako.
DGA-ko testua hartu dugu oinarritzat, baina L3G testuko aldaerak kortxeteen artean adierazi ditugu. Gainera hango ahapaldiak, GDA-tik kanpo geratu direnak ere, sartu egin ditugu, baina L3G-koak direla adieraziz.
(+) Seinale hau daramaten lau bertsoak Zurgai aldizkariak gaztelaniara itzulita eman zituen (2003 uztaila, 90-91 or.).
(1) DGAZ-ko testuaren gainean “hamalau” dago idatzita eskuz, ez Gandiagak berak idatzita, ordea. Izatez, bertsoak “1983.urriak 7” daude datatuta. Une horretan 54 urte zituen; hurrengo egunean beteko zituen 55. Berrogeita hamabost bete bezpera gauean abestu zituen, beraz, bertsook. Ondo zebilen bertsolaria bere urteak kontatzean.
(2) Ahapaldi honen ondoren "Gizonari so jarri nahai zaitut" hasten dena zetorren L3G koadernoan; DGA-n lekuz aldatu zuen, eta beherago dator, beraz.
(3) Ahapaldi hauxe da L3G koadernoan gorago etorri behar zuena.
(4) Lerro hau honetara dator L3G koadernoan: "eginez daikezunala". DGAZ-ko testuan desagertu egin zen lerroa, eta honetara jarri zuen zuzentzaileak (J.A. Aduriz): "egin dezakezun ahala".

Ingurune-oharrak:
[I] Arantzazuko Seminarioan lagunek urteak betetzen zituztenean eta, bertsoak paratu ohi zituen Gandiagak, "inorenean sartuz"; horien bilduma dira L1G, L2G eta L3G koadernoak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa