Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Munduan zehar duzu

Amaiera: gorritu bizarrik.

Titulua/Ezkaintza: Xabier Egaņa

Iturri nagusia: L2G, 22-23

Beste iturria(k): L4G, 47-47(bi)

Idazte-urtea: 1981-07 (L2G)

Argitarapen-urtea: 1981 (L2G)

Gaia 1: Laguna

Azpi-gaia: Lagunak: Bestelako gertakariren bat

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Hiztegia:
* jadetsi = lortu, erdietsi
* maratz = trebe, gogotsu

Testu-oharrak:
Bi iturrietako testuak berdinak dira oro har, oharretan adierazi ditugun aldaerak kenduta.
(1) Bi lerro hauek hontera datoz L4G-n:
"Bizpahiru pasadizo
ditut aipagarri".
Aldatu egin zituen, zeren L4G-ko bertso saila luzeagoa baitzen, eta L2G-n "Fotoena utzi eta" hasten den bertso-saila ere -beste erregistroan eman duguna- hemengo hauen jarraian dago. Horrela, bada, "bizpahiru pasadizo zihoan kontatzera bertsolaria: Fotoena eta mendi-egunean sudurra hautsi zuenekoa, biak jarraian. Baina gero bi sailetan banatu zituzten bertso horiek L2B-n: "Munduan zehar duzu" hasten direnak (22-23 or.), batetik, eta "Fotoena utzi ta" (24. or.), bestetik. Horregatik bi lerro horiek ere aldatu egin behar izan zituen.
(2) "gazta-prentsa" behar du; beherago horrela dator idatzita.
(3) L4G-n honetara zegoen makinaz: "hor non dugun bela!". Eskuz aldatu zuen lerroa.

Ingurune-oharrak:
[I] Xabier Egaņa: Pintorea, eta Arantzazuko seminarioan irakasle.
[II] Harriurdin (Arriurdin): Aizkorri mendikateko tarteetako bat, Akaitz eta Artzanbururen artean.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa