Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Madriden ere ez dago zergatik (2)

Amaiera: Konpon ditzagun eusko eraz.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): EGS, IV, 21 (gaztelania)

Idazte-urtea: 1974 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Euskaltasuna

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Olerki honen lehen bi ahapaldiek UBM-n argitaraturiko bi ahapaldiko olerki baten lehen ahapaldia osatzen dute (ik. “Madrilen ere / ez dago” olerkia, oharra); baina liburuko bigarren ahapaldia oso ezberdina da hemengo hirugarrenaren aldean. Dena dela, aparteko erregistroa eskaini diegu hemengo lehen hiru ahapaldiei datu-base honetan (ik. “Madriden ere ez dago zergatik” (1).
Bestalde, AOB-ko makinazko kopian, badirudi beste olerki luze baten hasieratzat interpretatu behar dela. Horrela, osorik eta batean, ageri da, hain zuzen, EGS-ko gaztelaniazko itzulpenean.
Izatez, AOB-ko orria —artxibadoretan ”Euskara” sailean eta ”Madriden” hitzean ordenatuta dagoena— oso konplexua eta nahasia da, hiru zutabe modukotan makinaz idatzia. Ezkerrekoan hiru olerki txiki aurkitu uste dugu; hemengo honek, berriz, ezkerreko zutabearen barrenean hasiz, bigarren eta hirugarren zutabeak osorik hartzen ditu. Oso modu bihurrian daude daktilografiatuta horiek. EGS-ko gaztelaniazko testuaren bidez interpretatu ahal dugu euskarazkoaren jarraiera.
Makinazkoaren gainean eskuzko aldaketak egin zituen autoreak. Ezabatu edo bazterturiko formak kortxeteen artean ipini ditugu.
(1) Makinazkoan zegoen “oraindik” hitza ezabatu egin zuen, besterik gabe, lerro honetan.
(2) Mutuei erdaraz irakastea euskaldunoi egozten digu Gandiagak beste olerkitxo batean: “Baina Euskalerrian” hasten da hori. Halaxe dago, hain zuzen ere, erdarazko testua ere: “Pero en Euskalerria a los mudos...”. (3) Ahapaldi hau ez dago gaztelaniazko itzulpenean. (4) Azken bi lerro hauen ordez honako lerro hau zegoen makinazkoan: “harako andrazkoa”.
(5) Gaztelaniazko itzulpena ez dago bertsotan idatzita.

Ingurune-oharrak:
ik.: 1974kotzat jo dugu olerki hau, Madrili buruz ari delako, eta urte horretan eman zuelako udaldia hiri hartan; baina geroagokoa ere izan daiteke.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa