Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Mutiko nintzala pentsatu nuan

Amaiera: gure artean ezagunenak diranak.

Iturri nagusia: HAE (3 orrialde)

Idazte-urtea: 1964 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Biografia

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Testu-oharrak:
Pello Zabaletak jarritako galderei emandako erantzunak dira hemengo hauek. Seguruenik galderak idatzita eman zizkion eskura, eta berak idatziz erantzun.
Jakin aldizkarian argitaratu zituen Zabaletak “Elorri (Egillearekin izketan)” izeneko artikuluaren barruan bere galderak eta Gandiagaren erantzunak, “Euskal-poesiaren soroan” hasten den testuan. Baina erregistro horretan egindako oharretan ikus daitekeenez, ez zituen erantzun den-denak argitaratu: 4-7 galdera-erantzunak kanpoan geratu ziren. Bestelako aldaketa txikiren bat edo beste ere sartu zuen elkarrizketagileak Gandiagaren erantzun-testuetan.

Ingurune-oharrak:
ik.: 1964an idatzitako testua da, seguru. Bertan aipatzen dituen sarietan, irabazitako hiruretako azkena, Olerti-k antolaturikoa, 1963an —”igaz”— izan zen. 1964ko maiatzean argitaratu zuen elkarrizketa osoa Jakin aldizkarian.
[I] Arantzazuko ikastetxean bost urte eman ondoren, Foruan egin zituen beste bi urte: 1945etik 1947ra.
[II] Oliten edo Erriberrin hiru urte eman zituen, filosofiako ikasketak egiten (1948-1951). Dena dela, Erriberriko Gure Izarra barne-aldizkarian "argitaratu" zituen bere lehen olerkiak, 1950etik aurrera.
[III] Karmelo Iturria eta Kandido Zubizarreta euskaltzaleak irakasle izan zituen Arantzazuko Teologiako ikastaroetan. Ignazio Omaetxebarria fraidea, historialari eta kazetari izateaz gain, olekari ere bazen; eta Arantzazuko kantazaharren azterketaz arduratu zen. Aita Astigarraga: Jose Antonio Astigarraga, Gandiagaren ikaskide, eta olerkari fina.
[IV] Zazpi lehiaketetara aurkeztua zela esaten du, baina gero seiri buruz bakarrik ari da. Gure aldetik jakin, 1964ra arteko bost lehiaketetako partaidetzaren berri bakarrik dakigu:
1) Donostiakoa (1951-12-21): "Neure arrebatxua jazten" eta "Irribarrez dagiri sorkaldea" olerkiak goraipatu egin zituen epaimahiak.
2) Zarauzkoa (1954-08-08): "Begion lore" (1. saria)
3) Arantzazukoa (1956): "Elorriko lorak" (1. saria)
4) Bedoñakoa, Loramendi saria (1959): "Lelo xamurrak (2. saria)
5) Larreakoa, Olerti saria (1963), "Argi oneko poema" (1. saria).
1963an bertan "Jose Antonio Agirre" saria eman zioten Gandiagari Elorri liburuarengatik; beherago badirudi sari horretaz ari dela; baina hori ez zen izan lehiaketa.
"Lilluraz eta Nekez" izeneko poema ere aurkeztu zuen "Lizardi" lehiaketara; uste dugunez, 1965ean edo 1966an aurkeztu zuen hori, eta ez dirudi saririk irabazi zuenik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa