Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ordu luzeak behar izaten ditugu danok

Amaiera: orain ixiltzen dudan kantua.

Iturri nagusia: ARAN LIII (1973) 374-376

Idazte-urtea: 1973

Argitarapen-urtea: 1973

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Biografia

Dokumentu mota: Inpr

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Elkarrizketa

Elkarrizketagilea: Pedro Anasagasti

Testu-oharrak:
Pedro Anasagasti, orduko Aránzazu aldizkariaren zuzendariak Gandiagari egindako elkarrizketa da hemengo hau, gure poetak Eusebio Mari Azkue saria irabazi zuenean. Sarrera kazetariarena da, jakina; itxura guztien arabera, galderak idatzita eman zizkion Gandiagari eta berak idatziz erantzun zituen, horretarako egunen batzuk hartuz.

Ingurune-oharrak:
[I] "Begion lore" poema Aránzazu aldizkarian argitaratu zuten, seguruenik osorik; baina horren jatorrizko testurik ez daukagu; "Elorriko lorak" poema, lehiaketara bidalia, ez dugu inon aurkitu; uste izatekoa da, ordurako burutua zeukan "Elorriko lorak" (ELRL) karpetako hainbat olerkiz osotuta zegoela, eta gero Elorri liburuan agertu zituela horiek. "Argi oneko poema" hamar olerkiz osotuta zegoen; ez dugu lehiaketara bidalitako testua aurkitu, baina bai horren aurreko kopia (AOSA izenez izendatu duguna); dena dela, hamar olerki horiek denak Olerti-k argitaratu zituen (Urtarrilla-Bagilla, 1964). Elorri liburuak jasotako saria ez zen benetako lehiaketa izan, lehendik argitaratutako liburuari berariz emandako saria baino. "Gaztainadi" —sarira bidalitakoan "Gaztañadi"—: Lehiaketara bidalitako jatorrizko testua ez dugu aurkitzerik izan; baina horko zazpi olerkiak Olerti-k argitaratu zituen (Urtarrilla-Bagilla, 1964). "Lelo xamurrak": Euskaltzaindiko artxiboan dago lehiaketara bidalitako jatorrizko testua. [II] Dirudienez, elkarrizketa egin zuenerako nahikoa prestatua zeukan Hiru Gizon bakarka liburuaren edizioa, baina "Txakolinaren Ospakuntza" poemei antzerki forma emateko zeukan —I.ari erdi emana, eta II.ari batere eman gabe—, sariketara bidalitako testua Euskaltzaindiaren Artxiboan dagoen "Hiru gizon bakarka" idatzia (gure datu-basean HGBS deitu duguna) baldin bada behintzat. Dena dela, elkarrizketa honetan dioenez, Ospakuntza I eta Ospakuntza II bidali zituen sariketarako; HGBS-n, berriz, gero HGB argitaratuan Ospakuntza poemetan sarturiko olerkiak baino askoz gehiago dago; HGB liburu argitaratuan jaso ez zuenik ere badago.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa