Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Herri euskaldunaren izenean, euskeraz

Amaiera: Herri euskaldun aldrebes honen izenean.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): HGB3E, 47. or. + GBB, 12

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Eliza

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki hau hiru kopiatan daukagu AOB-n: (A) kopia da, zalantzarik gabe, aurrena; bertan eskuzko aldaketa asko dago makinazkoaren gain egina; (B) kopiak aurrekoko eskuzko aldaketa guztiak jaso zituen, eta gainera seigarren ahapaldia erantsi zuen; (C) kopia eta (B) kopia berdinak dira, baina (C)ko makinazko testuan hainbat aldaketa berri seinalatu zuen eskuz. – HGB3E-ko eta GBB-ko testua AOB-ko (C) kopiaren makinazko testuaren kalkoak besterik ez dira–. AOB(C)-ko testua jaso dugu erregistro honetan, bertako eskuzko aldaketa eta guzti. (C) kopiako makinazko aldaerak ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
Gainera, ondoren ematen dugu AOB-ko (A) kopiako makinazko jatorrizkoa, aski ezberdina delako:
"Herri euskaldunaren izenean
euskeraz esango dizkizut salmuak.

Ala guk izan behar dugu bakarrik
geure hizkuntzan goretsi ezin
zaitugun Herria?

Gure Herriko katedraletan
ez du tokirik gure mintzairak
ez eta gure mila konbentuetan.

Eliz-gizon talde bat ez du Herri euskaldunak
ez eta eliz-emakume talde bat
bere ordez eta izenean goratu zaitzan euskeraz.

Baina euskaldunak euskeraz
madarikatzen zaituen egunotan
inork etzaitu euskeraz bedeinkatzen."

(1) Honetara zegoen lehen ahapaldia AOB(C), makinazkoan: "Herri euskaldunaren izenean, euskeraz / esan nahi dizkitzut salmuak."
(2) Honetara zegoen bigarren ahapaldia AOB(C), makinazkoan: "Ala guk izan behar dugu bakarrik / geure hizkuntzan goretsi etzaitugun Herria?"
(3) Honetara zegoen ahapaldi hau AOB(C), makinazkoan:
"Eta euskaldunak akelarretan euskeraz
madarikatzen zaituen egunotan
inork etzaitu euskeraz bedeinkatzen santutegietan,
ez eta euskaldun fededunen talde aukeratuetan."
(4) Honetara zegoen ahapaldi hau AOB(C), makinazkoan:
"Baina nik, gizagaixo honek
euskeraz esan nahi dizkizut salmuak,
Herri euskaldun aldrebes honen izenean."

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa