Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hiru-lautxo bat bertso

Amaiera: bejon ezkonduak!

Titulua/Ezkaintza: Sanjoan gaiari [L1G]

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): L1G, 30 + OAR, III. Gorputza-M, 15-16 or. + OAR, III. Gorputza-E, 18. or.

Idazte-urtea: 1977-06-23 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1980 (L1G)

Gaia 1: Sanjoan

Gaia 2: Lagunak

Azpi-gaia: Lagunak: Ezkontzakoa

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Musikatzailea: Pello Zabala

Hiztegia:
* San Juan-joan denek: horrelaxe dato idatzita.

Testu-oharrak:
Bertso hauen lau kopia ditugu, denak titulu bera eta hasiera berarekin: 1. AOB-koa (makinazkoa); 2. L1G koadernokoa —AOB-koaren kopia da nonbait, baina ahapaldi bakoitzaren zenbakia kenduta—; bietan dago gainera ahapaldi bakoitzako lehen bi lerroak kantuan errepikatzeko agindua, (bis) seinalearen bidez. 3. eta 4.,OAR karpetakoak (bat eskuz eta bestea makinaz), testuan biak berdinak —ahapaldi bakoitzeko lehen bi lerroak errepikatzeko agindurik ez dakar testuan, baina doinuaren pentagraman bai—. Izan ere, OAR-eko eskuzkoa musika eta guzti dago, L1G koadernoko doinu berberarekin. L1G-ko bertsioa 1977koa da, azpian dioenez. OAR karpetakoa 1980koa izan daiteke, orduan eratu baitzuen nonbait karpeta hori.
OAR karpetako bertsioa berdina da L1G koadernokoarekin eta AOB-koarekin ahapaldi gehienetan -azken bi hauek berdinak dira funtsean-, baina AOB-ko 3. ea 10 ahapaldiak kendu egin zituen OAR-koan; eta 12.etik 16.erakoak aldatuta eta murriztuta daude, eta ahapaldi bat gutxiago gainera OAR-ko testuan.
Hemen AOB-ko kopia hartu dugu oinarritzat, eta OAR karpetan kendutako ahapaldiak seinalatu egin ditugu ohar zenbakituen bidez. AOB-ko testuaren azpian eman ditugu OAR karpetako testuan osorik edo ia osorik aldaturikoak.
(1) Ahapaldi hau kenduta dago OAR karpetan.
(2) Ahapaldi hau kenduta dago OAR karpetan.
(3) Hemendik beherakoak, osorik edo ia osorik aldatuta daude OAR karpetan; AOB-koen azpian eman ditugu.
(4) Hemen ez dakar “(bis)” jatorrizkoan, baina seguruenik jartzekoa da.

Ingurune-oharrak:
ik.: Bertso hauek 1977koak dira, egun berean kantatutakoak baitira "Udaburuaren aintza" hasten direnak ere. Bestalde, hemen aipatzen den Eusko Kontseilua eratu berria zen urte hartan bertan.
[I] Iñaki eta Rosaren ezkontzakoan kantaturiko beste bertsoak ere baditu, hemengoez gain, "Udaburuaren aintza" hasten direnak.
[II] Lizarrez eta elorriz egindako gurutzea ipintzen zuten baserriko atean, San Joan egunez elizan bedeinkatu ondoren.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa