Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Jainkoari / berdin ematen dio

Amaiera: monja euskaldunak.

Titulua/Ezkaintza: Kapilauak monjei

Iturri nagusia: HGB1E, 21. or.

Beste iturria(k): GBB, 8 + AOB: 1

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Eliza

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki honen hiru kopia ditugu AOB-n: (A), (B) eta (C). Hiru horietan eta GBB eta HGB1E-n ere makinazko testuak berdinak dira; AOB(A)-n eta GBB-n izan ezik, beste guztietan testu-aldaketak daude eginda eskuz. HGB1E-n gainera aldaketa ortografikoak ere badaude, euskara batuko grafiaren aldera.
AOB(B) testuan "Kapilauak monjei" titulua jarri zion autoreak testu honi eskuz, eta horrela dago HGB1E-n ere.
HGB1E-ko testua hartu dugu oinarritzat, bertako aldaketa ortografiko eta guzti.
(1) Bosgarren lerro hau honela dago jatorrizkoan: "zion erdaldunak"... AOB(B) kopian "erdaldunak" ezabatu eta alboan "euskaldunak" idatzi zuen, kakotxo eta guzti -zer adierazi nahi ote zuen?-. AOB(C)-n eta HGB1E-n kendu egin zuen bai "erdaldunak" eta bai "euskaldunak" hitza, eta "zioen." utzi zuen soilik.
(2) AOB(B)-n "egitera" idatzi zuen eskuz, "errezatzera" hitza ezabaturik.
(3) Jatorrizko makinazkoetan "monja" hitza ez zegoen; AOB(B) testuan sartu zuen eskuz, eta gero HGB1E-n ere bai.

Ingurune-oharrak:
[I] Lerro honetan jatorrizko "erdaldunak" kenduta, eta horrela sujekturik gabe utzita, garbi dago mojen kapilauaz ari dela, olerkiari gaineraturiko tituluaren arabera: "Kapilauak monjei".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa