Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Nire aitaren etxea

Amaiera: erantzunak.

Titulua/Ezkaintza: G. Arestiren aitormenetan

Iturri nagusia: GAO

Beste iturria(k): EPO, 98-101+ BOG, 53-54

Idazte-urtea: 1978 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1978 (Euskal poetak)

Gaia 1: Poeta

Gaia 2: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Borroka

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* martzal = indartsu, sendo
* erretura = soroko hondakinen erreketa

Testu-oharrak:
GAO-n makinazko bi kopia ezberdin ditugu; baina testuak berdinak dira bietan. EPO-k nahastu egin zuen ahapaldien ordena, olerkiaren haria hautsiz.
BOG-k, berriz, EPO iturritik hartu zuen testua.

Ingurune-oharrak:
ik.: Datari dagokionez, uste izatekoa da, olerki hau 1978an Gabriel Arestiren omenezko libururako landu zuela. Beste inon ez dago lehenagotik argitaraturik; eta horrekin batera doan "Kalean" olerkia liburu horretan bakarrik aurkitu dugu. Gandiaga hil ondoren argitaratu zuen Labayruk 50 olerki gandiagatar (BOG) liburuskan.
[I] Gabriel Arestiri dedikatu zion olerki hau. 1975ean hil zen Aresti. Haren hileta zibilean hitz egin zuen nonbait Gandiagak, hala eskatu ziotelako seguruenik. "Fraide eta apez naiz, bai poeta eta Gabrielen adiskide ere", aurkeztu zuen bere burua, artxiboan euskaraz eta gaztelaniaz dagoen testuan ageri denez —testua bera geroago idatzia da—. Joan San Martinek eta Haranburu Altunak egindako gorazarrearen ondoren, doinu erlijiozkoa eman nahi izan zion bere aldetik gorazarreari, piztueraren fede-aitormen gisa. Eta "Gure Aita" otoitza ere errezatu zuen —ekitaldien zirenetako askok errezatu omen zuen—.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa