Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Unibertsal izan beharrez

Amaiera: ez dizut ukatzen.

Iturri nagusia: HGB1E, 23. or.

Beste iturria(k): GBB, 9 + AOB: 1

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Euskara

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Testu hau makinazko hainbat kopiatan iritsi zaigu. AOB-n bertan lau kopia ditugu, denak makinaz idatziak: (A) kopia, jatorrizkoa dirudiena; bertan hainbat zuzenketa dago eskuz egina, eta bereziki azken bi lerroak guztiz aldatuta daude eskuz; (B) kopian aurrekoaren eskuzko aldaketa batzuk jasota daude makinazkoan, baina ez denak; (C) kopia, (B)-koarekin berdina da, baina lerro bat dauka eskuz erantsita; (D) kopia, (B)-koarekin berdina da, baina hainbat zuzenketa dauka, euskara batuko idazkeraren aldera. AOB-ko (C) kopiaren kalkoa da GBB-ko kopia, baina eskuzko zuzenketarik gabe. Azkenik HGB1E-ko kopia daukagu, aurreko kopietako zuzenketez gain, beste zenbait sartu zituena, batez ere euskara batuko idazkeraren aldera. Azken hau, HGB1E iturrikoa, jaso dugu nagusizat, eskuzko zuzenketak eta guzti.
Kortxeteen arteko aldaerak AOB(A) testuan eskuz sartutakoak dira.
(1) Autoreak sarritan "universal" eta "universidade" idatzi izan zuen; hemen ere "universal" dago beti makinazko kopietan, baina "unibertsal" zuzendu zuen HGB1E kopiako zuzentzaileak.
(2) "sobre todo" ez dago AOB(A)-n; baina eskuz sartu zuen, eta beste kopia guztietara pasa zern.
(3) AOB(A)-n "ez zatxaku iristen" zegoen makinazkoan, baina eskuz aldatu zuen, "zatzaizkigu" idatziz.
(4) AOB(A)-n lerro hau eta aurreko biak bi lerrotan zeuden: "alkar ulertzen badugu / ez dela sekula zure"; baina eskuz aldatu zuen, eta honetara idatzi, hiru lerrotan:
"alkar arkitu badugu
eta ba dugu elkar ulertzen
ez dela izan zure".
Horrela pasa ziren lerrook ondorengo kopietara, aldaera ortografiko txikiren bat izan ezik.
(5) Lerro hau AOB(C) kopian sartu zuen autoreak —agian Joxe Azurmendik iradokita, AOB(D) kopiako oharretako kaligrafiaren arabera—.
(6) AOB(A) kopian "egina den arren" zegoen makinazkoan; baina eskuz aldatu zuen: "egina izan arren".
(7) AOB(A)-n azken bi lerroak honetara zeuden makinazkoan:
"Ez eta zure kristau
karidadeak ere."
Eskuz aldatu zuen:
"Ez eta zure kristau
apostolutasunak.
Baskoa zeranik
ez dugu ukatzen".
Beste kopia guztietan HBG1E-n bezala dago, “zeranik” forma izan ezik, “zarenik” formaren lekuan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa