HGB-2^
Erregeren profetek, [I]
ez dute minik-eta, 
konforme bizi dira 
eta optimista.
Ta kantatzen dituzte 
erreinuko bakea 
ta ejerzitoaren 
ondra ta ospea.
Ez nago etsita, 
baina ezin dut nik 
haien animurik, 
Herriaren biriak, (1)
bakearen aitzakiaz, 
dragaz herstu harturik (2)
daudela ikusita.
Bakea alfer-alferrik 
deitzen dute bake, 
alik bakoitzak aidea 
inork neurtuta ez baina 
nork bere eskuan euki ahal
dezakean arte.
Ta Euskal herrikoak 
hemen dugu parte: 
Martxa hau aldatzen ez bada, 
hondatuta gaude. 
Ta hondatzen dagoenak,
 
konpreni bezate (3)
ezin duela lorik 
ezta abotsik gorde.
Ez dut nik (4)
soseguzko lorik, 
ez bait naiz ni 
erregeren etxeko 
profetetarik.
Erregeren profetek 
erregerenetik 
ikusten dute Herria 
kristal ederretik.
Baina nik 
Herria ikusteko
 
ez daukat, kristal ederrik, 
arantzadun hesi 
ta elorriak baizik. 
Erregeren profetek 
erregeren etxeko 
abaroan ezkero, 
behar ahal dute besterik 
lo gozotarako?
Baina ni, 
aitzitik, 
Herriarekin nago, 
larrerik ez ezik 
bordarik ez duen 
hesparru gogorrean, 
ta ezin dut lorik.
Erregeren otseinek 
ongi astindutako 
lastaia dute haiek (5)
heren oherako.
Lastai mindu hortako (5)
artile naizelarik,
saminduta nago 
ta, ezin dut lorik. (6)
_______________