L2G^
Dionisiok hain sarri [I]
eskatuz gero,
eskatuz gero
hotz eta bero;
ongietorri-agurra
zuri, Xebero,
zuri, Xebero, 
nahitaezko-edo.
Apenas zaitut ezagun
esateko lain,
esateko ain,
ozta gainik gain;
muttiko zinenekoak
bait daduzkat hain
bait daduzkat hain
ahazturik orain.
Tente ta segail pertika,
tantaia adina,
tantaia adina,
gizon liraina;
arpegikera mehean
zurrun bekaina,
zurrun bekaina, 
a zer hertzaina!
Kanpoaren jabe da
barruz halaber,
barruz halaber,
ez dugu malder*;
fitxajeak merezi du
nik ez dakit zer,
nik ez dakit zer
jaikizun eder. 
Nahitaez-edo hasi naiz
kopla kantari,
kopla kantari,
lasto ta gari;
ezagupen hobe gabe
ez dut nahi ari, 
ez dut nahi ari
berriketari.
Ongietorria zaite
gure artera, 
gure artera,
ume-zaintzera;
ona zaren probatzeko
horratx aukera, 
horratx aukera: 
maisu-kartera.
Kontsejuak emateko
ez nauzu inor, 
ez nauzu inor,
hain nauzu [bait naiz] liztor;
baina lotsaz bada ere,
damua dut zor, 
damua dut zor:
etzaite gogor. 
Xebero eta Beniņo
gura zinduzket,
gura zinduzket
eskuari et!;
ezin bait gindezke izan
juxtuz ganibet,
juxtuz ganibet,
ez-eta taket.
Ikasgai hau baduzunez
gaurkoz nahikoa,
gaurkoz nahikoa:
zaite mantsoa;
honen bestez betea dut
zurekikoa, 
zurekikoa.
Orain banoa.