Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Begira natzaie
etxoi [sic, etxeoi?] ere geratzen
zerupe urdinak ditu
bere altzorantz deitzen.
De las Calatravas
deritzaion eliza
geldiro ta mailaka
luzatzen da gora
kupula mardulez
dorre zarden* [sic] seguruz.
Goian du buru zapala
Banco Vitalicio de España
aide garratzekoak
La unión y el fenix
egada geldian
goian kokatu dire
koluna [sic] ta arkitektura
lirainez gora dihoan
seguru konpainiaren
txuntxurraren* puntan
gizonak altxatu duen
nahiaren ikurra da
ainbeste gailur saltari
ainbesteko etxe lerro
ainbeste egitura askotariko
gustagarriz egindakoren
gainez gain
ortzi-mugarantz
dohazelarik
begitatik urrunduz
gero eta gero
zorrotzago eginez
beren liraindura
Banco de Espaina
La Cibeles iturriaren aurrean
egitamu trinko ta ederrez
etxetzar erloju baten
orratz birariz
leporik gabe [I]

Gaia 1: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa