Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Euskadiko (komunitate) erdaldunek
erdaraz egin dezakete,
gutxiena jota ere
Euskadi guztian. (1)
Alabaina Euskadiko
euskaldunok ezin dugu
euskararik egin
Euskadi gehienean.

Ez onartzearren,
ez Espainian bakarrik,
Euskadiren zerbitzuko
erakunde gehiegitan ere,
oi, Euskadi inefablea!,
ez da onartzen,
ez dute ulertzen
euskararik.

Inperioak (2)
ezin izan du hemen dena erdaldundu;
orain baskongadoei transferitu dizkie podereak.
Ez lirateke hobeak
baskongado zepaioak [sic].

[Euskadin badaiteke
Espainiaren kontrako
gehiago egotea
euskararen aldekotan baino]. (3)

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Eskubidea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa