Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hemen dago ttirritta. Ttirritta ekitera doa, baina ez dago seguru bere ihardunaren seriotasunez edo funtsez. Ttirrittak berak ere, bere arlote izatearen kontzientzia klarua ukan arren, badu hala ere bere buruaren eder-itsusirik*. Ttirrittak ere besteak ditu bere neurri. Bere inguruan mundu guztia ari da zerbait emendiozkotan, onurakotan. Egitearen emankortasunak, irabazkinak, etekinak markatzen du pertsonen, animalien eta gauzen balioa. Ekoizpen eta produkzio gaitasuna da estimatzen, miresten eta goresten dena. Ikusi egin behar da, bistan egon behar du ihardute ororen probetxutasunak. Gure ttirritta euskalduna da, fraile frantziskotarra da, eta huskeriatxoak idaztea, otoitz egitea, paisaiari begira egotea, zoardi* tipilera* adi irautea eta horrelakoak gustatzen zaizkio, baita hunkiberatasuna, dohakotasuna, jolasbidea, huskeria, filosofaritza, erlijiolaritza, solidaritza eta gure arteko bizimodu sistemak gutxiesten dituen beste balio arin edo hutsaren hurrengo batzuk.
Ttirritta ez da alferrik euskalduna. Ekonomistek, merkatariek, enpresariek, handinahiek-eta ezertarako behar ez duten edo ezertarako aintzat hartzen ez duten hizkuntza du, gizarte batek bere harremanetarako sortu duen hots arautuen bidezko ahalbide zoragarria. Lilluragarria zaio euskararen gramatikazko estruktura. Euskalerriaren (1) [II]

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Euskara
Azpi-gaia: Bizitza: Ttirritta
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa