Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Literatur lehiaketa.
Literatur lehiaketa?
Zeinek zeinek baino hobeto
hitza erabiltzeko lehia,
ahalegina?
Bapo, lagunok.
Hitza azpimarratu egin dut.
Hitza da izan ere Literaturaren
oinarri, zutoin, txapel apain eta
ganga eder.
Egungo gure mezua
egungo eta biharkoei
erakutsi,
oraindik gure egungo mintzairan
gure esankizuna irarri,
gure izaitearen goraintziak igorri
inguru hurbilari,
urrunari,
gero eta hobeto erabiliz hitza,
erabiliz mintzaira,
gero eta hobeto esankizunak
aditzera ematen
lehiatuz, ahaleginduz
literatur lehiaketan
idatzi ta idatzi.

Gaia 1: idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa