Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Musuan jotzen dute
lotsa gabe jotzen
ostikoz jotzen dute
burla dagiote.
Hain bere irudiko
ikusten bait dute;
ezin dute eraman
euskaldunen tankera
behar dute euskalduna
tormentutan jarri
langile on delako
o inbidi beltza
diferente delako
ezin dute eraman
ez bait dute ulertzen
haren hizkuntzarik
(galduko dute euskara
baina ez dute inoiz
ulertuko euskaldunik) (1)

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa