Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Poesi-ikuskizun,
poesi-ikuskera,
poetik-ideia?
Buruko poesi-
argidura horrek
zein duzu izena?

Zarena zarela,
oso poetiko
bazatzaizkit ere,
oraindik ez zara
poesi egina:
Gorputz-falta duzu

Gorputz nahi duzula?
Eratsi zakizkit
odolean behera
zentzuen urina
hartuz beratzera.

Igaro zakizkit
adimenez ere,
sumabidez bide,
arrazoimen zokoz
eta grinen kresal-
erasoak zehar.

Lumara orduko,
poeton harako
sorgin alkimiaz
adierazpen-hitz
haragi ozentsu
bihur zaiten arte.

Gero bazintezke
buruaren jabe
nolerabait bizi
ta bizierazle.

Gaia 1: Poesia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa