Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A1S^

Terraza,
zazpigarren pisokoa,
eta
zerua.

Terraza,
zazpigarren pisokoa,
inguruko mendien
altzoan.

Zulo antxean
terraza,
inguruko mendi
inguratzaileen
erdian,
zazpigarren pisoko altuan.

Zuhaitzez eta belarrez,
berde mendiak,
noiztenga puntu-
-punta zorrotzez
han-hemen zuri,
kare harkaitzez.

Berde ta zuri-
grisaskaz, mendi
ingurukoak,
urdinez urdin eraikitako
zeruko ganga
altuari eutsiz.

Zulo antxean
terraza
inguruko mendi,
han-hemen zuri,
berdeen altzoan,
zazpigarren pisuan
zulo antxean
baina altu
terraza.

Gero eta ilunago den
zeruko ganga
eguzkiz gorako,
urdinaren parean
hain beheko barrenean
epel eta ireki
zeru hain altuaz beste
teilaturik gabe
zazpigarren pisoko altuan
andi eta argi terraza.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: paisajea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa