Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Zakur nekatuaren
begiak ditut. [I]
Usna luzean begiak
begira gogor bilakatu zaizkion
zakurraren begiak.

Begirada gogorra dut.
Begietan dut
gogortasun guztia.
Beste inon indarrik
ez du zakur honek.

Zakurraren betondo
nekeak irentsietan,
jadanik ez dira
begiok bigunduko,
ez bait dira gauza
biguntzeko,
begiratu behar luzez
gogor gogortu zaielako
begirada betiko.

TAL Hotel, Tel Aviv.
Idaz-mahaiko ispiluaren aurrean.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa