Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Aurten ere zorion,
Gabonak direla-ta, zorion;
zorion, Mariasun, zorionerako jaioak bait gara,

Honez gero bizi duzue Gabon-girorik etxean
egingo nuke, Txikito ere
Gabon pozak jo duela. (1)
Ez jake damu jaio izana
eta hau pozgarria da gurasoentzat.
Ederra da semeen poza etxean, eta eutsi egin behar diogu,
[ederra da pozik bizi direnen guraso izatea]
eutsi Gabon-jaiak dirauten bitartean
eta urte berriz ere dadila poza gure argi. [Eman leku pozari, eutsi pozari
Gabon-jaiz, urte berriz,
Pozaren Jaungoikoari erantzun daiogun pozez].

Gaia 1: Gabon-agurra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa