Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez dut nekatu nahi bururik [I]
txoriak baino gehiago.
Ez zaitez eskandaliza.
Gizakitasunari dagokionik ezer
ez diot nahi ukatu
neure buruari.
Noski.
Eta ez diot txoriak
nekatzen ez duenik
bururik.
Zer esan nahi dudan?
Horixe: Txoriak
bizi duenetik jasotzen
dituela kantagaiak,
eta hala dituela
aidean idazten.
Urteek poliki
didate irakatsi
bakunagoak izan
gardenagoak izan
behar dugula lehenik
geure buruarekin.
Es dugulako ibili behar
ez garena irudikatzen
egunero makilatzen
egunero mozorrotzen
izatez garena.
Gezurrezkoz egunero
geure buruak jazten
gaizki eginak bagina
lotsagariak bagina,
ohartu gabe, geure
buruak ditugula
etengabe iraintzen
horrela.
Etzaitez eskandaliza
ez diot eta geure buru eta
geure izaeretan
inorentzako lazgarri
ditekeenik leuntzen
saia behar ez dugunik,
baina hori ere
ez genuke zergatik
zapi zuriz estali,
ederra baita gure
grina gaiztoekio [sic]
burruka biziaren
ikuskizun gordina.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Bizitza: nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa