Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

3KO^

Ikuskizun gozoa
—puska bat tristea—
mendiotan Udazkenak (1)
eskaintzen diguna.
Begi eder baina triste
ta maiteen
akordu maite ta gozotriste
akordukoen
gozo ta triste baterakoaren
gozotan Udazkena.
Halabeharrez alde behar zuen hartan
oraindik mendi-maldan
eseri (2) zen puska baten hura,
gaur Udagoena
mendi gogor hauen belaun-
buruetan bezala.
Gozo ta triste ta eder
mendiotan Udazkena
agur-orduko
maitasunaren urratze
biziki koloretsuz,
kolore gorri ta gar-antzekoz, (3)
kolore erre ta margul
eta suak galdatutakoz
goiko haizetan
zabal eta handi
Udazkena,
akorduen urrun
gozo ta triste guztiz,
luzarorako bidez (4)
abiatzeko orduan.

Gaia 1: Urtaroa
Azpi-gaia: Urtaroa: Udazkena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa