Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez dut ulertzen ezer
Denborak,
ordua jo duten
bost kanpana hotsak bezala,
umeen abotsak [sic], autoen frenu zaratak
gruen kankar otsa eta
entzun arazten dizkit.
Dena gertatzen da nigandik kanpo
eta denak du oihartzun
nire buruan.
Erosketak egin eta
dendatik erten du andreak
erraminta kajaz atariz barru
galdu du linterneruak
eta ez bakarrik kalean
oihartzun bat sortu dute nigan
eta marka batzu utzi dizkidate
buruan
eta bakoitzak bere usaiaren
azterrena.
Dena igaro da
Orduak seirak [sic] joko ditu urrengo saioan
eta igaro dena ez da itzuliko.

Hala ere
dena dena ari zait
pelikula batetan bezala (1)
dena (ari zait) (2)
oroitzapenen errainutan
ikusi eta entzun (3)

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa