Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OAR^

Seminarioan irakasle nago, euskara, eskulanak eta holakoak irakatsiz. Gure Seminario hontan lagunarte ona bizi dugu. Lanez gainera festak ere izaten ditugu; batzutan baita pasadizo xelebreak ere. Gauzaok guztiok mila aukera ematen dizue bertsoak paratzeko. Gure kurtsoaren ondorengoek, apaizgoko zilar-ezteiak ere bai ta, hainbeste barau luzek penatutako hesteak zerbait gozoz asaskatu* nahiz, jantrope bat-edo egin zuten Urkiolan. Apenas gauza handi handirik. Baina ixil-mixilka pasatu nahi zuten egitada zela iruditu zitzaigunez, orduan eta nabarmenago azaltzea erabaki genuen, eta hor jarriko ditut Urkiolako pelegrinaziotik zetorkigun Joseba Etxeberriari abestu nizkionak. [I]

Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa