Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OAR^

Agur Gomistegiko [Agur, Gomistegiko] [I]
lagun eta anaiak,
berriz gaitu batean
elkartu jaiak.
Bai nekazari eta
orobat artzaiak
begira eta onar
gure onginahiak:
aurpegi alaiak,
apaindurik mahaiak,
jaki ugariak,
ardo t'edariak [ta edariak],
dena merezi du ta
zuen graziak.

Lehendik dut Gomistegi
maitekizun eder,
han bizitu bait nintzen
errege maizter.
Ez nuke inoiz hangorik
juzgatu nahi oker,
ez sospetxatu ere
han nor denik alfer;
baina ta halaber
dudak narabil leher,
Jesus, mila bider,
aitortuko dut zer:
nola galdu dituzte
zakurrak [txakurrak], joder!

Ai Gomistegi eta
Ekaineko hila,
ardimozte hoberik
gerta dadila!
Zuen pekatuz nola
gorde nik isila,
hor moztu bai duzute
diti ta zakila?
Marruz ardi pila,
aharia hozkila [ozkila],
hura iskamila,
nor da hain traskila?
Atila al zenuten
ardimotzaila?

Nahiz hiru nahiko dela
aitortu Dionik, [II]
esplikaziotxo bat
zor dut oraindik:
Ez bait nion inori
egin nahi irainik,
Pedrok ere ez luke, [III]
hartu behar minik.
Inor bada finik,
bat Pedro izanik,
ohostuz ardijanik
ez dauka hobenik,
artzai onik ez bait da
lapur ez denik.

Arkume goxoaren
faltan karakola,
artzaijende onari
bejon daiola!
Nahiz konbita eskari
ez izan inola
hau hortzetan ezarri
diguzuten gola!
Irentsiaz bola,
gaitezen kontsola,
ez dio axola,
horratx karanbola:
Azeriz ez zarete
portatzen hola.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa