Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Artista bakoitzak
mila saio ohi du,
saio bakoitza bailu (1)
bere emankizunaren
osagai eta buru;
baina puntu hau duzu
ezinbestean aritu
beharraren beharrez,
berriz ere aiduru
ekinean, emaritsu,
kreapena osatu
dezakeen aieru
berriz, mintzatu
eta azaldu, etorri
etengabean sortu
ohi zaizkion autu
berri eta berriagoen
etengabeko sorburu.
Artista bakoitza
bere lana ondu
bebarraren beharrez,
bere iturriaren
jario bakoitzari
ontzi berriak asmatuz
ahitzen den liluratu
ezin etsia dugu,
saio bakoitza bere
sormenaren fruitu
guztizkoena bailu.

Gaia 1: Artea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa