Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

DGA-1^

Gogoa zerbaitetara deragigun zirikatzaile,
eragile eta bultzari da.
Hezigabeko zaldi bezalatsuko iruditu zait
dela.
Ez da itsua, begi urduriko da
eta aldakorra da oso ondo hezi artean.
Artega bizi da gure buruaren barrutian.
Ipurtarin, mainatsu eta aldartetsu ere
bada.
Gazte delarik traila eransten diotenak
ere badira, trailariak gidatzen du
orduan eta abere probetxuzko zaio
gertatzen, baina norberaren pausoaren abiada
da pausaje bakar orduan.
Zaldia denez geure ekipaiaren gurdiari
erants genezaioke. Orduan pisuak
uzten dion neurrian, berak marka
dezake pausoa.
Nire eritziz onena haren gainean
ibiltzen ikastea genuke. Geure
buruaren mendean hartu, haren gainean
garen guztiz jarri eta arre, beti ere
muturretik uhalak geure eskuetan
ditugula.
Gogoak baditu bere doble-antzekoak
itxuraz inoiz bere antzeko direnak,
nahikeria batez ere. Gezurrezko zaldi
antzeko zerbait bizia da hau ere
eta noizbehinka egiazko zaldiarekin konfundi
daiteke.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa