Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELR-1^

Kantari jaso nintzan
egada batean.
Lorak izan nituan,
erruz, barrenean [neure sabelean],
egada batean.

Gauzak argi ta eder
Ikusi nebazan.
Milla bedar barri ta
milla lora landan
ikusi nebazan.

Eguzkia brintzatsu,
ingumak emen-an.
Txori, txirtxil*, iturri...
alaiki kantetan.
Ingumak emen-an.

Irribarrez bizitza.
Irribarrez neu be.
Zoriona danean
irribarrez-barre.
Irribarrez neu be.

Mundua barria zan
ta neu be barria.
Argizko pozez goiza,
dana zan alaia
ta neu be barria.

Abestu egin neban
bularra betean
urmael gaiñeztuak [larre-txori goitarrak]
oi daben antzean,
bularra betean.

Guztia zan bikaiña
ordu gurenean.
Lorak izan nituan,
erruz, barrenean, [neure sabelean]
ordu gurenean.

Bira bat egin neban
aireko oztiñean*.
Arima [Ta arima] galdu neban
neure zorunean,
aireko oztiñean [urdiñean].

________________

ELRP^

Cantando me elevé, en un vuelo.
Tuve orgía de flores
en mi alma, con un vuelo.

Vi claras y bellas las cosas.
Vi mil hierbas nacientes
y vi mil flores en el campo.

Lleno de destellos el sol,
Mariposas aquí y allí.
Pájaros, grillos, fuentes...
los vi cantar, alegres.
Mariposas aquí y allí.

Sonreía la vida.
También sonreí yo.
Reinaba en todas partes
una felicidad sonriente.
También yo sonreí.

Era como estrenado el mundo,
como nuevo era yo también.
Con luz de gozo la mañana.
Todo era alegre,
como nuevo era yo también.

Y canté con el pecho henchido,
cual cantan los estanques que desbordan,
también el pecho henchido.
Era todo excelente
en la elevada hora.
Y una orgía de flores
en mi interior, en la elevada hora.

Vagué por el azul.
Por dicha mía,
perdí el alma en el azul del ambiente.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa