Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELR-1^

Pekatu-bedar ori
bedar il-gaitza da,
ezergaitik ez iñoiz,
galduten ez dana.

—Aita, etxeko lurra
lur garbia bazan,
zergaitik azi txarrez
zikindu zenduan?

________________

ELRL^

—Pekatu-bedar ori
bedar il-gaitza da,
ezergaitik ez iñoiz
galduten ez dana.

—Aita, etxeko lurra
lur garbia ba-zan,
zergaitik azi txarrez
zikindu zenduan?

Orain gure lurrean
bedar txarrak asko,
landara on guztiak
istuz* ilteraiño.

Bedar onak sustrai bat,
txarrak zazpi daukoz,
bear etzenduala
erein zendulakoz.

Iñoiz loitu zenduan
lur au garbitzerik,
orain ez dago beintzat
neke asko barik.

Lur loi onek sasia
berez berez dakar,
gari ona, ostera,
izerdi askogaz.

Lan asko egin bear
orain gari zaintzen,
neketu egin bear
bedar txarrak kentzen,

pekatu-bedar ori
galdu gaitza bai da [ugaria bai da]
alegin asko gabe
ondatzen ez dana. (1)

Aita, etxeko lurra
lur garbia ba-zan,
zergaitik azi txarrez
zikindu zenduan?

Zelako lorra emon
zeunskun, aita Adan! [I]

________________

ELRP^

Esa hierba del pecado
es difícil de extirpar;
hierba maligna e inmortal.

—Padre, si la doméstica tierra
era tierra sin abrojos,
¿por qué causa la enfermaste
lanzando mala semilla?

Gaia 1: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa