Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELR-1^

Begitu neutsun eta begiok
atsegindu ziran.
Zeuk be gozatsu begitu zeunstan,
arreba bazintxatazan.

Biotza ziur irauli neutsun
zeure lorazko altzoan,
zeure loraen artean maite
nengizun gurea neukan.

Ume bat legez emon nintxatzun,
zeure belaunen seme banintzan;
baiñan amaizun aurki zindudan
emon zintxatzun danetan.

Zeure oiñetan jesarri [jezarri] nintzan,
zeure larrosen azpitan [azpian].
Larrosak paran* jausten jatazan [eta larrosak jausten iatazan],
baiña zikindu egin neroien
berin* apazto* larritan [erien loi ta zornatan].

Baiña, gero [ostera] be, begitu neutsun.
Eder egin zintxatazan.
Ondora pozik [eta urrerago] urbil nintxatzun,
eta, barriro artu ninduzun
erizun loi usteletan [ta zornatan].

Zure adaska estutu neban,
maitatu nitun zure arantzak
eder gatx [zeure eder] ori gozartu naian.
... Zenbat arantza!... Baiñan ez neban
aurkitu [jadetsi], leiez gura neroian,
egi ederra, egundo [sekula], zugan.

Begitu neutsun bein ta azkenekoz...;
txit atsegin [eta atsegin] zintxatazan,
gaur geroz, baiñan, [baiña gaur geroz] ez dot siñisten
lorazko guzur orrengan [zure lorazko itxuratan].

________________

EXC^

Begitu neutsun, eta begiok
atsegindu ziran.
Zeuk be gozatsu begitu zeunstan
neure arreba legun bazintzan.

Neure biotza irauli neutsun
zeure lorazko altzoan,
maite nengizun gurea neukan
zure loreen artean.

Ume bat legez emon nintxatsun:
zeure belaunen seme ba-nintzan,
baiña utsezko arki zindudan
emon nitxatsun danetan!

Zeure oñetan jezarri nintzan,
zeure larrozen [sic] azpian:
eta larrozak jauzten iatazan,
baiña zikindu egin neroien
euren ur uztel loietan.

Baiña begitu egiten neutsun,
eta ederra zatxatan:
eta ondora urbil nitxatsun
eta barriro loitu ninduzun
erizun zorna txarratan [sic].

Zeure adazka [sic] estutu neban,
maitatu nitun zure arantzak
zeure ederra txastatu naian.
Ai!!............
Zenbat arantza! Baiña ez neban
jadetsi, leiez billa neroian
egi ederra iñoiz be zugan.

A, mundu, mundu,
azalez eder!
Barrutik ustel
zara zu.

________________

ELRP^

Yo te miré
y se deleitaron mis ojos.
Tú me miraste,
tibiamente, como una hermana.

Confiadamente
volqué mi corazón
en tu seno de flores.
Quería ser una flor más
para tu amor.

A ti me confié, como un niño,
hijo de tus rodillas;
mas me fuiste madrastra
cuando me dí a ti.

Y me senté a tus pies,
debajo de tus rosas.
Resbalaban tus rosas sobre mí
como una lluvia,
lluvia que me manchaba
con fétida y viscosa corrupción.

Volví a mirarte.
Me pareciste hermosa.
Gozoso, me fui a ti;
de nuevo me cubriste
con fétida y viscosa corrupción.

Hasta abracé tu tallo,
amé tus espinas, para lograr
disfrutar tu fugaz belleza.
¡Cuántas espinas!
Y nunca la verdad hermosa
que en ti busqué con todo afán.

A ti volví
de nuevo y por remate.
Sigues siéndome grata,
pero detesto
tu mentira de flores.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa