Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Baina nik badakit
Erregeren profetekin
bat ez natorrena
Errege gizenago da
Herri xumea baino
Erregek zabalki janzten bai ditu
profetak. (1)
Jantzidura hortatik
ikusten dute Herria
Erregek mantentzen ditu
profezi ederren truke
Eta profetek kantatzen dute
Erregeren belarriak gozatzen ditute [sic]
Ta abesten ditute
urien handia eta
Erregeri atsegin
litzaioken guztia.
Erregeren profeta [sic, profetak?]
hortako bai dira
Erregeren profetak
ugariak dira
jauregiak denentzat
bai dauka garia
Erregeren profetek
badute egia
jauregiak ematen
dioten ogia
gainetikoa ez da
baizikan ipuia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa