Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELR-1^
Aireko argi-une, geldiz irri nare,
zabaldi meian eder: apar edo esne...
nire begiok zeugan busti gura dabe,
bi ninfak illargian gura leukeen letxe,
billoixik eta iñungo zelatari gabe.

Itzi eiozuela!... Oi lauso gabeko
liñuzko orein gozatsu, loriazko ur lo,
lupatzetik ain urrun, ain gorde ta jaso,
zurizko itxura zuri argi t'edurrezko,
zurizko itxura zuri ta uki eziñezko!

Or ez dago guzurrik ez ordu larurik.
Zure beti-loreak ez dazau aldirik.
Bizi dozun argiak bazaukaz bizturik,
erraiñu garden malsoz ugari jantzkrik,
arrastiko eguzki gozatua letxik.

Itzi eiozuela, joranei naiak lez,
—ezpan txoillon betiko ainbat irribarrez—,
murkil daizala zeugan, zoratu bearrez...
Zakioez nai orren jolas, amas, ames...
emakume eder orren zoramen goitarrez.

______________
ELRG^

Aireko argi-une, geldiz irri nare,
zabali (sic) meian eder, apar edo esne,
Angelus-aren maite, naiaren egape,
zuritasun gozatsu, liñu eta emakume,
garbitan garbit-asun (sic) ugarizko gazte...;

zein doatsu zagozan!... Oi lauso gabeko
aireko ondartza nasai, zitorizko izaro,
lokatzetik ain urrun, ain gorde ta jaso,
zurizko itxura zuri argi ta edurrezko
zurizko itxura zuri ta ikutu eziñezko!

Or ez dago guzurrik ez ordu larurik,
betiko berdintasun; betiko geldirik,
zeruaren erdian totil ta bildurik,
errañu garden malsoz ugari jantzirik,
zorion esparruko Maiatzean zutik.

Bizi zaitez asmatu zindun Argia lez
—ezpan txillon* (sic) betiko ainbat irribarrez—,
zeuganotz (sic) gagozanon olesak entzunez.
Zitez (sic) gure leiaren jolas, bizi, ames,
emakume eder orren zoramen goitarrez. (1)

________________

ELRP^

Luz suspensa en el aire:
por quieta, serena sonrisa.
Belleza en el azul:
espuma y nata.

Desnudos, sin espías,
quieren bañarse en ti mis ojos,
cual lo quisieran
dos ninfas en la luna.

¡Que les permitas!
Suave lucero de lino sin niebla,
dormida agua de gloria,
tan lejana del fango,

tan resguardada y alta,
blanca de blanco de luz y de nieve;
blanca figura de blanco, imposible
de ser tocada.

No encierras ficción ni ocaso.
No conoce estaciones
tu eterna floración.
Tu luz te mantiene radiante,
profusamente revestida
de lúcidos y mórbidos destellos,
como maduro sol de atardecer.

¡Que les permitas!
Como el deseo a los anhelos
(eterno sí sonriente de tus labios)
que se sumerjan en ti, locos de gozo...
Sé para ellos
alivio, aliento, ensueño.
con la celestial gracia
de tu belleza femenina.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa